Informazio baliabideen gida: Datubaseak

Liburutegiko datubaseak

Liburutegia Unibertsitateko hezkuntza esparru ezberdinetako ehundaka datubasera harpidetuta dago. Datubaseen zerrenda osoa ikusteko, Océano-n "Datubaseen A-Z" atalean sartu edo nabarmendutako datubaseren batean klik egin. Datubase zehatzak izenburu, datubase mota edo materiaren arabera bila daitezke.

Datubase gehienek harpidetza eskatzen dute. Hori dela-eta, Unibertsitatetik kanpo bagaude beharrezkoa da Urruneko sarbidea erabiltzea.

Datubaseak

Bilaketa zehatz bat egin nahi denean edo jakintza esparru konkretu batera mugatutako bilaketa egin nahi denean, komenigarria da espezializatutako datubaseak kontsultatzea. “Datubaseak” edo “Datubaseen A-Z” sailek Liburutegiak harpidetutako datubaseak eta sarrera libreko beste datubase batzuk bilatzeko aukera ematen dute.

Datubaseen bilatzailera joateko, orrialde bakoitzaren goiko partean dagoen “Datubaseen A-Z” atalean klik egin.

Datubaseen A-Z orrialdetik ondorengoak egin ahal dira:

  • Datubaseak bilatzea
  • Datubaseen jatorrizko interfazera sartzea
  • Datubase berriak eta nabarmendutakoak ikustea

Bilaketak irizpide ezberdinen arabera egin daitezke:

  1. Materiaren arabera
  2. Datubase motaren arabera
  3. Alfabetikoki
  4. Bilaketa kutxaren bidez

Plataforma nabarmenak