Océano Discovery Library (Euskaraz): Erregistro zehatza

Liburuak eta aldizkari fisikoak erraz identifikatzen dira, “Liburutegian eskuragarri” literala baitute:

Izenburuaren gainean klik eginez gero erregistro zehatza ikusiko dugu. Bertan honako informazioa aurkitu dugu:

  • Aleen kokapena eta signatura
  • Aleen eskuragarritasuna
  • Erabiltzaile mota bakoitzaren mailegu politika
  • Egoera: apaletan, noiz arte mailegatua
  • Eskaera egiteko botoia, ala behar den kasuetan
  • Erregistro bibliografikoaren informazioa: izenburua, egilea, materia, editorea, ...

Informazio gehiago nahi izanez gero:

Funts elektronikoak (e-artikuluak, e-liburuak, …) erraz identifikatzen dira, “Testu osoa eskuragarri” literala baitute:

Izenburuaren gainean klik eginez gero erregistro zehatza ikusiko dugu. “Ikusi” atalaren bidez posible da zuzenean dokumentuaren testu osora sarbidea izatea, hau eskuragarri egonez gero. Erregistroak esteka ugari baditu, euretariko batean klik egin behar da errekurtsoa orrialde berri batean ikusteko.

“Xehetasunak” atalean erregistro bibliografikoaren informazioa aurkituko dugu: izenburua, egilea, editorea, data…

Artikulu elektroniko baten adibidea

Liburu elektroniko baten adibidea

Errekurtso baten bertsio fisikoa zein elektronikoa ditugun kasuetan, “Liburutegian eskuragarri” eta “Testu osoa eskuragarri” literalak agertuko dira:

Izenburuaren gainean klik eginez gero erregistro zehatza ikusiko dugu. “Ikusi” atalaren bidez posible da zuzenean dokumentuaren testu osora sarbidea izatea, hau eskuragarri egonez gero. Erregistroak esteka ugari baditu, euretariko batean klik egin behar da errekurtsoa orrialde berri batean ikusteko.

“Kokapena” atalean ale fisikoen honako informazioa aurkituko dugu: kokapena eta signatura, eskuragarritasuna, erabiltzaile mota bakoitzaren mailegu politika, egoera (apaletan, noiz arte mailegatua...) eta eskaera egiteko botoia ala behar den kasuetan.

“Xehetasunak” atalean erregistro bibliografikoaren informazioa aurkituko dugu: izenburua, egilea, editorea, data, aldizkarien kasuan eskuragarri dauden urteak eta zenbakiak…

Formatu fisikoan zein elektronikoan eskuragarri dagoen aldizkari baten adibidea

"Bidali" ataleko aukerak

Erregistro guztietan "Bidali" atala aurkituko dugu. Honakoa ahalbidetzen digu:

  • Erregistroak Bibtex-era esportatzea
  • Ris fitxategia deskargatzea
  • Erregistroak RefWorks-era esportatzea
  • Erregistroak EndNote-era esportatzea
  • Aipua ikusi eta kopiatzea
  • Esteka iraunkorra ikusi eta kopiatzea
  • Inprimatzera bidaltzea
  • Posta elektronikoz bidaltzea