Océano Discovery Library (Euskaraz): Katalogoa

Deustuko Unibertsitateko Liburutegiko Katalogoa

Deustuko Unibertsitateko Liburutegia 1886an sortu zen. Inprimatutako 1.000.000 bolumen inguru eta baliabide elektronikoen bilduma zabala du.

Agiri-funtsa, diziplina anitzekoa, Unibertsitatean, Bilboko eta Donostiako Campusetan, irakasten diren materiez osatzen da nagusiki.

Katalogoa kontsultatu Océano-n

Océano-k Liburutegiko Katalogoan bilaketak egitea ahalbidetzen du. Bilaketa Katalogoaren funtsetara murrizteko, bilaketa arruntako menuan "Katalogoa" aukeratu:

Bilaketa orokorren kasuan (menuan "Dena" aukeratuz) Katalogoko emaitzak erraz identifikatu daitezke, “Liburutegian eskuragarri” literala baitute:

Bilaketa orokor batean, Katalogoko emaitzak honako filtroen bidez araztu daitezke:

  • Goiko maila: liburu edo aldizkari fisikoak soilik berreskuratzeko, "Liburutegian eskuragarri" filtroa aukeratu
  • Liburutegia: Bilboko edo Donostiako campusean fisikoki dauden errekurtsoak soilik berreskuratzeko, campus bat edo bestea aukeratu