Océano Discovery Library (Euskaraz): Nire gogokoak

Nire gogokoak

Gure burua @deusto edo @opendeusto kontuko erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatu ostean, Océano-n "Nire gogokoak" atalera sarbidea dugu:

Atal honetan, besteak beste, honakoa egin dezakegu:

  • Aurkitutako erregistroak eta kontsultak/bilaketak modu iraunkorrean gordetzea
  • Gordetako kontsulten/bilaketen alertak sortzea
  • Bilaketen historikoa ikusi eta gorde

Erregistroak "Nire gogokoak" atalean gordetzea

Bilaketa emaitza zerrenda batean, erregistro bakoitzaren eskuma aldean dagoen “pin”-aren ikonoaren gainean klik egitean, sistemak erregistro hori “Nire gogokoak” atalera gehitzen du. Gogoan izan, gure burua identifikatu ezean, "Nire gogokoak" atalean gordetakoa ez dela hurrengo saioetan agertuko.

Erregistro bat “Nire gogokoak” atalera gehitzen denean, “pin”-aren ikonoa tatxatuta agertzen da.

Era berean, zenbait dokumentu aldi berean gehitu daitezke "Nire gogokoak" atalera. Horretarako, izenburu bakoitzaren ezkerraldeko laukitxoan klik egin eta, gero, goiko eskuinaldean dagoen "pin"-aren ikonoan klik egin:

Gordetako erregistroak ikustea

“Nire gogokoak” atalean gorde diren erregistroak ikusteko, goiko menuan dagoen “pin”-aren ikonoaren gainean klik egin.

Erregistroen zerrendan, ikusi nahi dugun erregistroaren gainean klik egin.

Océano-k gordetako erregistroak etiketen bidez erraz kudeatzea ahalbidetzen du.

Zer da kontsulta/bilaketa bat?

Kontsulta bat bilaketa bat egitean lortu dugun informazioa da. Kontsultei dagokionean, Océano-k, besteak beste, honako aukerak eskaintzen dizkigu:

  • Uneko saioko kontsultak/bilaketak eta emaitzak ikustea
  • Uneko saioko kontsulta/bilaketa bat gordetzea aurrerago erabili ahal izateko
  • Gordetako kontsultetan/bilaketetan alertak gaitzea hauek automatikoki exekutatu daitezen eta emaitza eguneratuak eman ditzaten

Kontsultak/bilaketak gordetzea

Identifikatzen garenean kontsulta/bilaketa bat gorde dezakegu. Horretarako, emaitzen orrialdean goiko aldean agertzen den “Kontsulta/bilaketa gorde”-ren gainean klik egin:

Gordetako kontsultak/bilaketak gordetzea

Gordetako kontsulten/bilaketen zerrenda ikusteko “Nire gogokoak” atalaren barruan dagoen “Gordetako kontsultak/bilaketak” atalean klik egin.

Gordetako kontsultak/bilaketak exekutatu daitezke emaitzak ikusteko. Horretarako, izenaren gainean klik egin.

Alerta bat ere sor daiteke kontsulta/bilaketa automatikoki exekutatu dadin eta emaitzak korreo elektroniko bidez bidali ditzan. Horretarako, gordetako bilaketa bakoitzaren eskumako aldean dagoen kanpaiaren ikonoaren gainean klik egin.

Oharra! Saioa hasi ez bada, ez dugu “Gordetako kontsultak/bilaketak” atalera sarrerarik izango.

Zer da alerta bat?

Océano-k gordetako kontsulten/bilaketen alertak sortzeko aukera ematen du: gordetako kontsultan/bilaketan emaitza berriren bat dagoenean mezu elektroniko bat jasoko dugu.

Alertak sortzea

Alerta bat sortzeko beharrezkoa da aldez aurretik kontsulta/bilaketa gordetzea:

Ondoren "Alerta sortu"-ren gainean klikatu eta ondorengo formularioan mezuak jaso nahi ditugun emaila zehaztu behar da:

Alertak ikusi eta aktibatzea

Alerten zerrenda ikusteko “Nire gogokoak” atalaren barruan dagoen “Gordetako kontsultak/bilaketak” atalean klik egin.

Alertak aktibatu eta desaktibatu ditzakegu gordetako kontsulta/bilaketa bakoitzaren eskumako aldean dagoen kanpaiaren ikonoaren gainean klik eginez:

Zer da etiketatzea

Etiketak dokumentuak antolatu eta gogoratzen laguntzeko eslei ditzakegun hitzak edo esaldiak dira. Océano-k “Nire gogokoak” atalean gordetako erreferentzia jakin bati zein erreferentzia talde bati nahi beste etiketa esleitzea baimentzen du.

Nola etiketatzen da

Honakoa egin daiteke:

  1. Dagoeneko sortutako dagoen etiketa bat esleitzea
  2. Etiketa berri bat sortu eta esleitzea
  3. Etiketak ezabatzea

Horretarako, beharrezkoa da etiketatu nahi ditugun erreferentziak aukeratzea eta arkatzaren ikonoan klik egitea:

  • Erreferentzia bakoitzaren ondoan dagoen arkatzaren ikonoan, erreferentzia zehatz bati indibidualki etiketak gehitu, esleitu edo ezabatzeko
  • Goiko menuko arkatzaren ikonoan, erreferentzia talde bati globalki etiketak gehitu, esleitu edo ezabatzeko

Etiketa zehatz bat esleitu diogun dokumentu guztiak bilatzeko, etiketa horren gainean klik egin behar da.

Gure bilaketen historikora sartzeko, "Menua"-n klik egingo dugu (edo gure izenean, jada identifikatu bagaude):

Gure burua identifikatuz gero bilaketen historikoa modu iraunkorrean gorde ahal izango dugu. Horretarako “pin”-aren ikonoaren gainean klik egin: