Skip to main content

Océano Discovery Library (Euskera): Sarrera

Unibertsitatetik kanpo egonez gero errekurtso elektronikoetara sarrera

Garrantzitsua! Unibertsitatetik kanpo egonez gero errekurtso elektronikoetara sartzeko beharrezkoa da urrutiko sarbidea erabiltzea:

Formakuntza saioak

Liburutegiak aldian-aldian antolatzen dituen formakuntza saioetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Hauen artean Océano-ri buruzko saioa zehatzak aurkituko dituzu:

Ongi etorri Océano Discovery Library-ri buruzko LibGidara!

Océano Deustuko Unibertsitateko liburutegiko baliabide bibliografikoak bilatzeko eta aurkitzeko tresna da.

Liburuteagiak eskuragarri dituzun informazio errekurtso guztiak batu ditu plataforma honetan, bilaketak modu globalean zein independienteki egin ahal izateko.

Bilaketa globalak egitea ahalbideratzen du, sarbide puntu bakar batetik, liburutegiko baliabideen inguruan eta kanpoko baliabide ugariren artean, askotan testu osoetan.

Bestalde, banaka sar zaitezke:

Garrantzitsua! Océano egoki erabiltzeko ezinbestekoa da bilatu nahi den informazio mota zein den argi edukitzea eta atal egokira jotzea. LibGida honetan atal bakoitzari buruzko orrialde bat aurkituko duzu, atal bakoitzean ze informazio aurkitu dezakezun azaltzeko eta bilaketak nola egin erakusteko.

Gure burua Océano-n identifikatzea

Gure burua Océano-n identifikatzeko, Océano-n sartu:

Océano-ren interfazeko goiko eskuma aldean dagoen “Gonbitua” atalean klik egin eta ondoren “Identifikatu”-ren gainean:

Jarraian, gure @deusto edo @opendeusto kontuko erabiltzailea eta pasahitza sartu.

Saioa hastean posible dugu:

  • Indarrean ditugun maileguak eta eskaerak ikustea
  • Biltegiko funtsak eskatzea eta erreserba eskaerak egitea
  • Isunen inguruko informazioa kontsultatzea
  • Aurkitutako erregistroak eta kontsultak/bilaketak modu iraunkorrean gordetzea
  • Gordetako kontsulten/bilaketen alertak sortzea