Informazio baliabideen gida: Mediateka

Zer da Mediateka

Mediatekak ikus-entzunezkoen eta liburu ez diren era guztietako materialen funtsak biltzen ditu, hainbat euskarritan (Cdak, DVDak…).

Liburutegiak erabiltzaileen esku jartzen ditu hainbat ordenagailu funts hauek kontsultatzeko.

Informazio gehiago

Mediatekari buruzko informazio guztia kontsulta dezakezu Liburutegiko webgunean:

Mediatekara sarrera

Nortzuk erabili dezakete Mediateka:

  • Deustuko Unibertsitateko txartela duten erabiltzaileek
  • Liburutegiaren lagunek

Zine bilduma

Dagoeneko eskuragarri duzu Mediatekan pelikula bilduma berria. 7 egunez 6 pelikula har daitezke maileguan. Horretarako Erreferentzia gelara hurbildu eta zure pelikula gogokoenak eskuratu!

Maileguei buruzko informazioa

Liburutegiko ikus-entzunezko funtseko mailegu bat eskatzeko, Erreferentzia gelako mahaira jo behar duzu.

Mailegurako epea honakoa da:

  • Liburuen osagarri diren materialen kasuan: liburuaren maileguren epe bera (derrigorrezkoa da liburua maileguan izatea)
  • Gainontzeko materialak: 7 egun

7 eguneko epea egongo da gehienez mailegutan hartutakoa itzultzeko

Erabiltzaileari 6 lan mailegatu ahal izango zaizkio gehienez batera.

Erreferentzia gelako mahaian itzuli beharko da kontsultako edo maileguko materiala.

Penalizazioak

Itzultzeko epea bete eta itzulketa egin ez bada, ezin izango da beste materialik mailegutan hartu.

Atzeratuta itzultzeagatik 5 egun naturaleko desgaikuntza egongo da, mailegatutako material bakoitzeko eta atzeratutako egun bakoitzeko.

Materiala galdu edo hondatuz gero, ez da beste mailegurik emango, harik eta material hori itzuli edo, bestela, prezioa ordaindu arte.