Océano Discovery Library (Euskaraz): Datu-baseen A-Z

Datu-baseak

Bilaketa zehatz bat egin nahi denean edo jakintza esparru konkretu batera mugatutako bilaketa egin nahi denean, komenigarria da espezializatutako datu-baseak kontsultatzea. “Datu-baseak” edo “Datu-baseen A-Z” sailek Liburutegiak harpidetutako datu-baseak eta sarrera libreko beste datu-base batzuk bilatzeko aukera ematen dute.

Datu-baseen bilatzailera joateko, orrialde bakoitzaren goiko partean dagoen “Datu-baseen A-Z” atalean klik egin.

Datu-baseen A-Z orrialdetik ondorengoak egin ahal dira:

  • Datu-baseak bilatzea
  • Datu-baseen jatorrizko interfazera sartzea
  • Datu-base berriak eta nabarmendutakoak ikustea

Bilaketak irizpide ezberdinen arabera egin daitezke:

  1. Materiaren arabera
  2. Datu-base motaren arabera
  3. Alfabetikoki
  4. Bilaketa kutxaren bidez

Plataforma nabarmenak

Unibertsitatetik kanpo egonez gero baliabide elektronikoetara sarbidea