Zuzenbideari buruzko gida tematikoa: Jessup International Law Moot Court

Philip C. Jessup International Law Moot Court

Zertan datza?

Philip C. Jessup International Law Moot Court 100 herrialde baino gehiagotako 600 bat Zuzenbideko Fakultatek parte hartzen duten lehiaketa akademikoa da. Bertan, parte hartzen duten ikasle-taldeak Nazioarteko Zuzenbide Publikoaren arloko epaiketa bat simulatuz lehiatzen dira Nazio Batuetako Nazioarteko Justizia Auzitegiaren aurrean. Auzitegiak Hagako (Herbehereak) Bakearen Jauregian du bere egoitza.

Ikasleak arduratzen dira demandak eta demanda horiei dagozkien erantzunak prestatzeaz, baita Cuatrecasas abokatu-enpresa ospetsuak antolatzen dituen ahozko txandetan kasuaren defentsan parte hartzeaz ere. Estatu mailan irabazten duen taldea Washington D.C.n (AEB) urtero antolatzen den finalean lehiatuko da.

Nori zuzenduta dago?

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko titulazio guztietako azken bi ikasturteetako ikasleei.

Parte hartzeko baldintzak

  • Bikaintasun akademikoa
  • Ingeles-maila altua
  • Taldean lan egiteko gaitasuna eta ahaleginak egiteko jarrera

Nola parte hartu

Lan-taldea (gehienez bost kidek osatua) ikasturte bakoitzaren hasieran osatzen da (irailan), hautaketa-prozesu zehatz baten ondoren. Prozesu horretan, aurreko ikasturtean landutako kasu baten alderdiren bati buruzko ahozko eta idatzizko aurkezpen labur bat egin behar izaten da ingelesez.

Lortzen den aitorpen akademikoa

  • Graduko prestakuntza osagarria
  • Partaidetza-ziurtagiria
  • Gradu Amaierako Lanaren baliozkotze potentziala hizlari-taldearentzat

Informazio gehiago nahi izanez gero