Psikologiari buruzko gida tematikoa: Dozimoteka

Zer da Dozimoteka

Dozimotekak psikologia eta hezkuntzako testak biltzen ditu, baita libururik ez duten psikologian eta pedagogian esku hartzeko programa batzuk ere.

Zer dago Dozimotekan

Eskuragarri dauden testen zerrenda jaitsi eta kontsulta ezazu ondorengo estekan:

Eskaera orria

Dozimotekako testak eta beste material batzuk kontsultatzeko edota mailegatzeko, jaitsi eta bete ezazu honako eskaera orria:

Test bat eskatu ahal izateko beharrezkoa da eskaera orria Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakasle batek sinatzea.

Dozimoteka erabiltzea

Deontologia arrazoiengatik, Dozimotekako materialak Psikologia eta Hezkuntzako ikasleek eta profesionalek baino ezin ditzakete eskuratu:

  • Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko diplomatura, lizentziatura, gradu eta graduondoko ikasketetako ikasleek eta ikasle ohiek
  • Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakasleek
  • Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan aritzen diren profesionalek

Maileguaren baldintzak

  • Nahitaezkoa da DUko txartela edo liburutegiko txartela erakustea Dozimotekako funtsak erabili ahal izateko
  • Erabiltzaileak 2 test eraman ditzake maileguan, sinatzen duen eskaera bakoitzeko
  • Astebeteko epea egongo da gehienez maileguan hartutakoa itzultzeko

Penalizazioak

Atzeratuta itzultzeagatik 3 egun naturaleko penalizazioa egongo da, mailegatutako test bakoitzeko eta atzeratutako egun bakoitzeko.

Test bat galdu edo hondatuz gero, ez da beste mailegurik emango, harik eta test hori itzuli edo, bestela, prezioa ordaindu arte.

Non dago Dozimoteka

Mailegua non eskatu

Liburutegiko sarrerako mahaian (Bilboko campusa)

Kontsulta egiteko eta/edo mailegua eskatzeko eta itzultzeko ordutegia

  • Astearte, ostegun eta ostiralak: 08:30etatik 15:00etara

Argibide gehiagorako eta Dozimotekari buruzko kontsultak egiteko, bidali e-mail bat hona: docimoteca@deusto.es