Zer da MOOC, edo Massive Open Online Courses?
Hezkuntza edo formakuntza irekiko modalitate bat da, edukien web bidezko garapenera bideratutako proposamenak eta kolaborazio eta parte-hartze masibora irekitako ekintza-plan irekia dituena. Doako online ahalduntzea eta ikaskuntza komunitateen sorrera bultzatzen ditu.
MOOC izateko baldintzak
Urrutiko hezkuntza MOOC izan dadin, jarraian azaltzen diren baldintzak bete behar ditu:
Ikastaro izatea: ikaskuntzara bideratutako egitura eta ikasitakoak barneratu izana bermatzen duten ebaluaketa edo frogak edukitzea.
Masiboa izatea: izen-emate mugagabeak onartzea.
Online izatea: gela fisikora joan beharrik ez edukitzea.
Irekia: doako materiala eskaintzea (egile-eskubideei lotuta egon daitezkenak).
Mathieu Plourde (Mathplourde on Flickr), CC, Wikimedia Commons
Hezkuntza irekia
Izen-emate askea
Doakoak edo low cost
Unibertsitate edo erakunde ezagunek emandakoak izatea
Irakasleekin interakzio eskasa
Jasotako ezagutza ebaluatzeko zailtasuna
Agiri ofizialik gabea