Liburutegiko Zuzenean Eskuratzeko Bildumaren barruan kokatuta dagoen argitalpen bat eskuratzeko (Irakurgela, solairua edo solairuartea) 2 aukera dituzu:
Océano-ren bidez eskatu eta Harrerako Mostradorean jasotzea
Zu zeu bila joatea. Horretarako, idatzi behar bezala Katalogoan aurkitu dituzun datu hauek:
Arretaz begiratu! Liburua maileguan badago, ezingo duzu aurkitu. Baina erreserba eska dezakezu.
Liburutegian dauden aldizkari inprimatuak kontsulta ditzakezu Océano-n (Katalogoa):
Katalogoan nahi den aldizkaria aurkitu ondoren, informazio-oharrei erreparatu behar zaie:
Azken zenbakiak kontsultatzeko, idatzi aldizkariaren signatura eta bilatu zuzenean eskuratzeko bilduman.
![]() |
![]() |
Zenbaki zaharragoak eta zuzenean eskuratzeko erakusmahaian ez dauden gainontzeko aldizkariak Biltegiko Bilduman daude. Ale bat eskatzeko, Océano-n identifikatu ondoren, Eskaera botoia sakatu:
Argitalpen horrek eskaera egiteko aukerarik ez badu, beharrezkoa da Harrerako mostradorean eskatu dezakezun fitxa betetzea. Kontsultatu nahi duzun alearen datuak bete beharko dituzu:
Signatura kode alfanumeriko bat da, eta liburuak kokatzeko eta aurkitzeko balio du.
Liburu bakoitzaren bizkarrean dagoen etiketa edo txaplatan dago eta baita Katalogoko erregistroan ere. Bere sailkapenak (edo Sailkapen Hamartar Unibertsalaren notazioa) eta egile markak osatzen dute. Sailkapenak eduki bera partekatzen duten liburuak toki berean taldekatzeko aukera ematen digu; egile markak irizpide alfabetikoaren arabera ordenatzeko aukera ematen digu.
Apalategien alboetan edo goikaldean, kartel informatibo batzuk daude. Armairu bakoitzak dituen gai nagusien izenak eta aleen hasierako eta amaierako sailkapena ematen dizkigute.
Liburuak eta aldizkariak sailkapenaren zenbakiari jarraituz ordenatzen dira beti, goranzko hurrenkeran.
Apalategien barruan, ezkerretik eskuinera eta goitik behera ordenari jarraituz ipintzen dira liburuak:
Kontuan izan behar dugu sailkapena, aldi berean, azpibanatuta dagoela, hau da, notazio baten barruan sailkapen zehatzagoak egon daitezkeela. Adibidez:
Zenbakiek ez diote ohiko zenbaki-logikari jarraitzen, hamartarrari baizik, eta, materiaren arabera, orokorretik espezifikora ordenatzen dira.
Liburua apalategietan aurkitzen ez baduzu galdetu Liburutegiko langile bati eta lagunduko dizugu.