Mendeley (Euskaraz): Hasiera

Abantailak eta desabantailak

  • Web aplikazio bidez erreferentziak inportatzeko erraztasuna 
  • Web aplikazioan eta mahaigainekoan datuak automatikoki sinkronizatzea

  • Ezin dira bibliografia independenteak sortu, Word edota Open Office-rako plugina instalatu behar da nahitaez
  • Funtzionalitate guztiak erabili ahal izateko, mahaigaineko aplikazioa instalatu beharra dago

Interesgarria izan dakizuke

Mendeley beste kudeatzaile bibliografiko batzuekin alderatzeko:

Zer da Mendeley?

Mendeley kudeatzaile bibliografikoa da, sare sozial akademikoa eta informazioa bilatzeko plataforma; ikerketarako dokumentuak edota datuak aurkitzeko, kudeatzeko eta partekatzeko aukera eskaintzen du eta baita sarean lankidetzan aritzeko aukera ere. Bere funtzionalitate nagusiak hauek dira:

  • Web aplikazioa eta mahaigainekoa eskaintzen ditu, datuak automatikoki sinkronizatuz
  • Nabigatzailearen bidez, kanpoko webguneetatik dokumentuak eta ikerketa-lanak inportatzeko aukera ematen du
  • Microsoft Word eta Open Office-n aipuak txertatzeko edota bibliografiak sortzeko aukera ematen du