Mendeley (Euskaraz): Mendeley Data

Mendeley Data

Ikerketa zientifikoek gero eta datu gehiago sortzen dituzte, eta finantza erakundeak nahiz gobernuak eskatzen hasiak dira jada ikerketa batetik sortutako datuen eskuragarritasuna. Horregatik, ikertzaileak beraien datuak argitaratzeko, partekatzeko eta beste ikertzaile batzuen eskura jartzeko moduak bilatzen ari dira. Mendeley Data gordailua, hain justu, ikertzaileei helburu hauekin laguntzeko diseinatuta dago:

Plataformak aukera ematen die ikertzaileei beraien ikerketetako datu gordinak igotzeko, eta identifikatzile bakar bat (DOI bertsioduna) eskaintzen die, horrela, ScienceDirect edota cellPres bezalako aldizkarien webguneetara eta pixkanaka gehitzen joango diren beste aldizkari batzuetara sarbidea izateko. Modu honetan, artikuluetatik ikerketa-datu guztietara loturak egin ahal izango dira, eta horri esker, irakurleek ikerketaren azken emaitza (artikulua) eskura izateaz gain, ikerketari lotutako beste datu batzuk ere izango dituzte kontsultagarri.

Horrez gain, ikertzaileek argitaratu gabeko datuak modu pribatuan partekatzeko aukera dute, beraien kolaboratzaikeekin soilik, eta ikerketa-proiektu bakar bati buruzko datuen hainbat bertsio izan ditzakete kontsultagarri.

Mendeley Data doako zerbitzu bat da eta datu-multzoak lizentzia irekietan daude. Segurtasunari dagokionez, ikerketen datu-multzoak etengabe artxibatzen dira egoitza Herbehereetan duen DANS (Data Archive and Networking Services) erakundean.