Ebidentzian Oinarritutako Medikuntza edo Osasungintza (EOO) pertsona gaixoengan erabaki klinikoak hartzeko dagoen ebidentziarik onena kontzienteki, esplizituki eta zentzuz erabiltzea da. EOO praktikatzeak esan nahi du ikerketa sistematikotik abiatuta eskura dagoen ebidentziarik onena medikuaren banakako maisutasun klinikoan integratzea.
Paziente baten arazo zehatzari buruz argitaratutako ebidentzia zientifiko onena lortzea funtsezkoa da, eta, horretarako, ikerketa-galdera behar bezala eraikitzea eta literatura berrikustea eskatzen da.
PICO ereduak ikerketa-galdera eraikitzeko eta bilaketa bibliografikoa egiteko estrategia deskribatzen du.
Ondo egituratutako galdera kliniko baten elementuak:
Trip bidez, PICO ereduari jarraituz galdera kliniko bat egin dezakegu, oso modu intuitiboan: