Biblioteca Digital (Aranzadi, Civitas eta Lex Nova) (Euskaraz): Zer da Proview?

Zer da ProView

ProView Thomson Reuters-en funtzio anitzeko plataforma da, eta Biblioteca Digitaleko monografia, kode eta gainerako lan guztietarako sarbidea eta kontsulta eskaintzen ditu, bai iPad bezalako gailu mugikorretan, baita ordenagailu eramangarri, mahaigaineko ordenagailu edota web-nabigatzaileen bidez ere.

 

Nire liburutegiaren egitura

  1. Azken jarduera: irakurri ditugun azken liburuetara sartzeko panela. Panel hau minimizatu egin daiteke goiko eskuineko izkinan agertzen den “ ^ ” botoia sakatuz.
  2. Kontua: interfazearen hizkuntza hautatzeko eta bezeroarentzako arreta, pribatutasun-politika eta tituluen zerrenda esportatzeko aukera dago bertatik
  3. Liburutegiaren antolaketa: izenburuaren, argitaletxearen, jurisdikzioaren, gaiaren eta jabetzaren arabera ordenatzeko aukera ematen du.
  4. Izenburuak zerrendatuta edo lauki-sare baten itxuran erakusteko ikonoa
  5. Izenburua: izenburu bati buruzko informazioa erakusten du. Izenburu honi buruz gehiago jakiteko, informazioaren ikono grisean klik egin dezakegu.