Alboko menutik, dokumentuen "Bilaketa iragazia" ikus dezakegu. Horretarako, bilaketa-terminoak sartuko ditugu eta iragazi nahi ditugun irizpideak aplikatuko ditugu emaitza zehatzagoak lortzeko.
Hauek dira iragazi ditzakegun kategoriak: testu osoa, iturri-mota, argitalpen-data, dokumentu-mota, gaiak, egilea eta hizkuntza.
Bilaketak gordetzea
Identifikatuta egonda, kontsulta/bilaketa bat gorde daiteke emaitzen zerrendaren goiko aldean agertzen den “Gorde bilaketa” estekan klik eginez:
Gordetako kontsulta/bilaketak ikusi
Gordetako kontsulta/bilaketen zerrendara sartzeko,”Nire kontua” ataleko “Gordetako bilaketak” fitxan klik egingo dugu.
Gordetako kontsultak/bilaketak emaitzak ikusteko erabil daitezke. Horretarako, haren izenaren gainean klik egingo dugu.
GARRANTZITSUA! Saioa hasi ez bada, ezin izango dugu gordetako bilaketen atalean sartu.
Zer da alerta bat?
Emaitzen orritik, gordetako bilaketen alertak sor ditzakegu. Mezu elektronikoak jasoko ditugu gordetako kontsulten emaitza berriak sartzen direnean.
Gordetako alertak ikusi
Gordetako alerten zerrendara sartzeko, "Mi cuenta" edo "nire kontua" ataleko "Alertas" fitxan klik egingo dugu.
Gordetako alerten emaitzak ikusteko, aldatzeko, edota ezabatzeko erabil daitezke.
GARRANTZITSUA! Saioa hasi ez bada, ezin izango dugu "Alertas" atalean sartu.
Ebook Central emaitzen orritik hainbat aukera ematen dira, hala nola erreferentzia aipatzea, posta elektronikoz bidaltzea, nire kontuan gordetzea, kudeatzaile bibliografikoetara esportatzea edota inprimatzea.
Kontuan izan aukera horiek erabili ahal izateko, aldez aurretik lan egin nahi duzun erregistroa edo erregistroak hautatu behar direla.