Emerald Insight (Euskaraz): Sarbidea

Unibertsitatetik kanpo egonez gero baliabide elektronikoetara sarbidea

Erabiltzailearen profila

Erabiltzaile-kontu bat sortuz eremu pertsonal bat izango duzu, honako hauek egiteko aukera emango dizuna:

  • Bilaketak gordetzea
  • Alertak sortzea
  • Artikuluen zerrendak sortzea ("Marked Lists")

Erabiltzaile-konturik ez badugu, erregistratu egin behar dugu. Erregistratzen garenean, zuzenean sartuko gara "Log in" aukeran klik eginez.

Kontu bat sortzeko, "Register for a profile" aukera hautatu behar dugu hasierako pantailan, goiko eskuineko marjinan. Eskatutako inprimakia bete eta "Register" sakatu behar dugu bidaltzeko:

Behin erregistratuta, gure kontuan sartu nahi dugun hurrengo aldietan, saioa zuzenean hasiko dugu "Login with registered email" aukeran klik eginez.