
Aurki daitekeena izatea (Findable):
- Datuei eta metadatuei identifikatzaile bakar eta iraunkor bat esleitu
- Datuak deskribatu metadatu aberatsekin (hau da, deskribatzen dituzten datuei adierazpen semantikoak, oharrak, etab. gehituz, metadatuen kalitatea hobetzen dutenak).
- Datuak eta metadatuak erregistratu eta indexatu bilaketa-motorra duen sistema batean (biltegia, zerbitzua, etab.).
- Sartu metadatuen elementu zehatz bat datuen identifikatzaile iraunkorrarentzat.
Irisgarria izatea (Accessible):
- Erabili protokolo estandarizatuak bere identifikatzailearen bidez datuak eta metadatuak berreskuratu ahal izateko.
- Protokoloek irekiak, doakoak eta unibertsalki aplikagarriak izan behar dute.
- Protokoloek autentifikazio- eta baimen-prozedura bat ere ahalbidetu behar dute, behar izanez gero.
- Ziurtatu metadatuen erabilgarritasuna eskuragarri dagoela, nahiz eta datuak jada erabilgarri ez egon.
Elkarreragingarria izatea (Interoperable):
- Erabili hizkuntza formalak (eskuragarriak, partekatuak eta normalizatuak) datuak eta metadatuak irudikatzeko.
- Datuak eta metadatuak FAIR printzipioak jarraitzen dituzten hiztegiekin (eskemak, ontologiak, etab.) deskribatu.
- Sartu datuen eta metadatuen arteko erreferentzia gurutzatuak eta estekak.
Berrerabilgarria izatea (Reusable):
- Ziurtatu erabilitako datuek eta metadatuek hainbat elementu edo atributu zehatz eta garrantzitsuak dituztela.
- Argitaratu datuak eta metadatuak berrerabilpen lizentzia argi eta eskuragarri batekin.
- Erabili jatorri-irizpideak (sorkuntza, atribuzioa eta bertsio-historia) metadatuak bere bizitza-zikloan zehar datuekin lotzeko.
- Ziurtatu erabilitako datu eta metadatuen estandarrak datuek aipatzen duten jakintza-arloko estandar komunak betetzen dituztela.