Legalteca (Euskaraz): Liburutegia

Liburutegia antolatu

Gure Liburutegiko izenburuak modu ezberdinetan antolatu ditzakegu:

  • Irakurri berriak
  • Alfabetikoki
  • Kronologikoki
  • Guk sortutako irizpide pertsonalaren arabera

Liburutegiaren egitura

Mi Biblioteca izeneko espazioan, menu bertikalean ikusgai duguna, Liburutegiak eskura dituen argitalpen guztiak agertzen dira. Funtzio ezberdinetara jotzeko aukera dugu:

  • Edukietara sarbidea, bai ale berrietara zein aurrekoetara.
  • Edukiak gogoko bezala markatu.
  • Aleen bertsio bat sortzea, offline kontsultatzeko.
  • Eguneratzeen laburpena bistaratzea.
  • Gure izenburu gogokoenetara, dosierretara, oharretara eta artxibora jotzeko aukera.
  • Indarrean dauden eduki guztietan bilaketak egitea.

Mis dosieres atalean, hautatzen ditugun argitalpenen ebakinak edo laburpenak agertuko dira. Horrela, gai jakin bati buruzko informazioa lokalizatuta eta bateratuta egongo da. Oharrak eta irtenguneak gehi daitezke.

Txosten bat nola sortu

Testutik interesatzen zaigun atala markatuko dugu eta "Dosier" aukera hautatuko dugu.

Txosten berri bat sortuko dugu, halakorik ez badugu, eta markatutako edukia nahi dugun txostenean gehituko dugu.

Dosierrei oharrak gehi dakizkieke, markatutako edukiak ordenatu... Txostenen antolaketa horrela ikusiko da:

Mis anotaciones izeneko atalean, landutako obra bakoitzean sortutako pertsonalizazio guztiak ikusi ahal izango dira xehetasunez. Horrela, identifikazio-ikono batzuk agertuko dira, eta obraren edukira sartu ahal izango gara. Ohar horiek jasota geratuko dira eta dokumentura berriro sartzean ikusi ahal izango dira.

Mis favoritos atalean, gogoko gisa markatu ditugun dokumentuak bistaratuko dira.

Nola bihurtu eduki bat gogoko

Obra bakoitzaren azpiko eskuinaldean agertzen diren hiru puntuen ikonoan klik egin, eta, ondoren, "Añadir a favoritos" aukeran. Izar formako ikono bat azalduko da obra hori gure gogokoetan dagoela jakinarazteko.

Artxibo sailean obra ezberdinak gorde ditzakezu, Mi Biblioteca atalean ikusgarri ez izateko.

Nola eraman obrak Artxibora

Obra bakoitzaren azpiko eskuinaldean agertzen diren hiru puntuen ikonoan klik egin, eta, ondoren, "Añadir a mi archivo" aukeran.

Lan bat gure liburutegira berriro eramateko, Mi Archivo karpetan sartuko gara eta mugitu nahi dugun obraren hiru puntuetan klik egingo dugu berriro eta "Añadir a mi Biblioteca" hautatuko dugu.

Legaltecak Tabletean edo ordenagailuan deskargatzeko sistema baten bitartez, aukera ematen du argitalpenak irakurtzeko eta haiekin lan egiteko Intereterako konexiorik ez dugunean. Konexiorik gabe egongo garela aurreikusten dugunean, konexioa dugun bitartean, landu nahi ditugun dokumentuak deskarga ditzakegu.

Horretarako, obra bakoitzaren azpiko eskuinaldean agertzen diren hiru puntuen ikonoan klik egin eta "Crear una versión offline" aukeran klikatuko dugu.

Deskarga amaitzean, hodei formako ikono bat azalduko zaigu, obra hori offline kontsulta dezakegula jakinarazteko. Solo publicaciones descargadas aukeratu beharko dugu konexiorik gabe irakurtzeko.

Offline lan egiten dugun bitartean, irakurlearen funtzionalitate guztiak erabil ditzakegu: orrialdeak markatu eta kopiatzeko atalak aukeratu, testuak azpimarratu, oharrak sortu, jada sortutako Dosierretara testu zatiak bidali edo bilaketak egin. Internetera konektatzen garen hurrengo aldian, edukiak automatikoki sinkronizatuko dira eta aldaketa guztiak eguneratuak izango dira.

Kontuan izan behar dugu Apple tableten kasuan (ez PCetan, ordenagailu eramangarrietan edo beste tablet batzuetan), offline gorde daitezkeen obrek muga daukatela iOS sistema eragilearen aldetik. Biltegiratze-muga lan bakoitzaren tamainaren araberakoa izango da, batzuetan lan bakar batera muga daiteke (obra zabalenetan), eta dozena bat baino gehiagora besteetan.