Océano Discovery Library (Euskaraz): Sarrera

Unibertsitatetik kanpo egonez gero baliabide elektronikoetara sarbidea

Formakuntza saioak

Liburutegiak aldian-aldian antolatzen dituen formakuntza saioetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Hauen artean Océano-ri buruzko saioa zehatzak aurkituko dituzu:

Ongi etorri Océano Discovery Library-ri buruzko LibGidara!

Océano Deustuko Unibertsitateko liburutegiko baliabide bibliografikoak bilatzeko eta aurkitzeko tresna da.

Liburuteagiak eskuragarri dituzun informazio errekurtso guztiak batu ditu plataforma honetan, bilaketak modu globalean zein independienteki egin ahal izateko.

Bilaketa globalak egitea ahalbideratzen du, sarbide puntu bakar batetik, liburutegiko baliabideen inguruan eta kanpoko baliabide ugariren artean, askotan testu osoan.

Bestalde, banaka sar zaitezke:

Garrantzitsua! Océano egoki erabiltzeko ezinbestekoa da bilatu nahi den informazio mota zein den argi edukitzea eta atal egokira jotzea. LibGida honetan atal bakoitzari buruzko orrialde bat aurkituko duzu, atal bakoitzean ze informazio aurkitu dezakezun azaltzeko eta bilaketak nola egin erakusteko.

Gure burua Océano-n identifikatzea

Gure burua Océano-n identifikatzeko, Océano-n sartu:

Océano-ren interfazeko goiko eskuma aldean dagoen “Identifikatu” atalean klik egin:

Jarraian, gure @deusto edo @opendeusto kontuko erabiltzailea eta pasahitza sartu behar ditugu eskuinean dagoen menu nagusira sartu ahal izateko:

Saioa hastean posible dugu:

  • Indarrean ditugun maileguak eta eskaerak ikustea
  • Liburuak eskatzea eta erreserba eskaerak egitea
  • Isunen inguruko informazioa kontsultatzea
  • RefWorks kontuan sartzea
  • Aurkitutako erregistroak eta kontsultak/bilaketak modu iraunkorrean gordetzea
  • Gordetako kontsulten/bilaketen alertak sortzea
  • Bilaketen historikoa ikustea
  • Aukerazko hizkuntza hautatzea: Euskera, Gaztelania edo Ingelesa

Saioa hasteko arazorik baldin baduzu, hurrengo estekan pasahitza berrezarri dezakezu, ¿Has olvidado to contraseña? kutxan.