Irakaskuntza eta ikerketa egiaztatzea eta baloratzea: Hasiera

Ongi etorri irakaskuntza eta ikerketa egiaztatzeko eta baloratzeko LibGidara!

LibGida honetan, egiaztapenak, seiurtekoak, Ikerktramoen azterketak eta abar eskatzeko aukera ematen duten zientzia eta irakaskuntza produkzioaren erakunde ebaluatzaile nagusiei buruzko informazioa aurkituko duzu.

Zer ebaluatzen da?

  • Eskatzaileen merezimenduak eta gaitasunak

Zertarako ebaluatzen da?

  • Unibertsitateko irakasleen kidegoetan sartzeko
  • Ordainsari-osagarriak lortzeko
  • Proiektuetarako finantzaketa lortzeko

Nortzuk ebaluatzen dute?

Ikerketa eta irakaskuntza jardueraren ebaluazioa

undefined

ANECA-k (Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak) unibertsitateko irakasleen irakaskuntza eta ikerketa jarduera ebaluatzeko aukera ematen duten hainbat programa biltzen ditu.

Ikerketa Jardueraren Ebaluaziorako Batzorde Nazionalak unibertsitateko irakasleen eta CSICeko eskala zientifikoetako langileen ikerketa-jardueraren ebaluazioa egiten du, produktibitate-osagarria (seiurtekoa) egiazta diezaieten:

ANECA-k (Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak) unibertsitateko irakasleen irakaskuntza eta ikerketa jarduera ebaluatzeko aukera ematen duten hainbat programa biltzen ditu.

PEP programak LOMLOUn ezarritako unibertsitate-irakasle kontratatuen (irakasle kontratatu doktore, irakasle laguntzaile doktore, irakasle laguntzaile eta unibertsitate pribatuko irakasle) figuretara sartzeko eskatzaileen irakaskuntza eta ikerketa-jarduerak eta prestakuntza akademikoa ebaluatzen ditu.

Beharrezko informazio guztia esteka honetan kontsultatu:

Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentzia (Unibasq) arduratzen da euskal unibertsitate-sistemaren esparruan kalitatea ebaluatu, egiaztatu eta ziurtatzeaz.

Ebaluazio, egiaztapen, eta ziurtapen jarduera hainbat programaren bidez garatzen du.


Irakasle eta ikertzaileen egiaztapen-programa

Programa honen helburua doktore ikertzaileak, irakasle atxikiak, irakasle agregatuak, irakasle osoak,ikerketa irakasleak eta unibertsitate pribatuetako doktore-titulua duten irakasleak ebaluatzea eta egiaztatzea da.

Ikertramoak

Ikerketa-jarduera ebaluatzeko programa bat da, eta zerbitzu aktiboan dauden irakasle ez-iraunkorrei edo ikertzaileei zuzenduta dago.