ProQuest (Euskaraz): Hasiera

Unibertsitatetik kanpo egonez gero baliabide elektronikoetara sarbidea

Liburutegiak harpidetutako ProQuest-en Datu-baseak

 

Ongi etorri ProQuest LibGidara

Zer da ProQuest?

ProQuest datu-baseen bilduma bat da, eta aldizkako argitalpenetako artikuluetara sarbidea emateaz gain, datuak, txostenak, bideoak, liburu elektronikoak, tesiak eta abar ere barne hartzen ditu.

ProQuest diziplina anitzekoa da, hainbat arlotan batera bila baitaiteke. Bilaketa espezifikoagoa ere hauta daiteke, datu-baseak ikasgai jakin baten arabera aukeratuta.

ProQuest-ek honako ikasgai hauek barne hartzen ditu: arteak, gizarte-zientziak, zientzia, teknologia, ekonomia, negozioak, historia, hizkuntza, literatura, osasuna eta medikuntza.