PubMed (Euskaraz): Hasiera

 

PubMed

PubMed sarbide libreko baliabide bat da, biomedikuntzari eta bizitzaren zientziari buruzko literatura bilatu eta lortzeko balio duena.

Datu-baseak 33 milioi erreferentzia eta laburpen baino gehiago ditu. Ez du aldizkarien artikuluen testu osoa jasotzen, baina askotan eskuragarri dago, bai editorearen webgunean, bai PubMed Central-en.

Edukiari dagokionez:

  • Gehienbat biomedikuntzaren eta osasunaren arloetakoak dira, eta horiekin lotutako diziplinak, hala nola bizitzaren, portaeraren, kimikaren eta bioingeniaritzaren zientziak.

  • PubMed-en osagai nagusia MEDLINE da, National Library of Medicine (NLM) erakundearen datu-base bibliografikoa. 28 milioi erreferentzia baino gehiago ditu, eta horien ezaugarri nagusia MeSH (Medical Subject Headings) tesauroaren gako-hitzak sartzea da.

  • PubMed, PubMed Central (PMC)-eko aipuetatik ere elikatzen da. PMC testu osoko dokumentuen datu-base bat da, NLM-k berrikusi eta hautatutako aldizkarietako artikuluak dituena, eta gaur egun 7 milioi dokumentu baino gehiago ditu.

  • Azkenik, PubMed-en Bookshelf-en bidez testu osoko txosten eta liburuen bilduma bat ere aurkitzen dugu eta gaur egun 10.000 titulu inguru biltzen ditu.

Informazio gehiagorako: