Garrantzitsua! Unibertsitatetik kanpo egonez gero errekurtso elektronikoetara sartzeko beharrezkoa da urrutiko sarbidea erabiltzea:
Océano-n, Katalogoaren bidez, Liburutegian eskuragarri dauden inprimatutako aldizkariak kontsulta daitezke:
Zuzenean hartzeko bilduman aldizkari bakoitzaren azken 3 urteak zuzenean kontsulta daitezke. Horretarako, Katalogoan interesatzen zaigun aldizkariaren signatura bilatu (CDU atalean agertzen den kodigoa).
Lehenagoko zenbakiak biltegian daude. Aurreko urteak kontsultatzeko Liburutegiko informazio puntuetan aurkituko duzun fitxa bete eta sarrera mahaian eman. Fitxa horretan honakoa apuntatu behar da:
Océano-n aldizkiri elektronikoak bilatu daitezke:
Liburutegiko aldizkari elektroniko bilduma eta hauen testu osoa kontsultatzeko 3 modu ezberdin ditugu:
Artikulu zehatz bat bilatzen zabiltza?
Artikulua inprimatutako aldizkari baten badago, Katalogoan aldizkariaren izenburuaren bidez bilatu:
Artikulua aldizkari elektroniko baten badago, Océano-n "E-aldizkarien A-Z" atalaren bidez edo "E-baliabideen bilatzailea" atalaren bidez bilatu:
Gai bati buruzko artikulu ezberdinak bilatzen zabiltza?
Océano-n bilaketa orokorreko kutxako goitibeherako menuan “Artikuluak eta gehiago” aukeratu:
Océano-n “Datubaseen A-Z” atalaren bidez datubase ezberdinetan bilaketak egin: