Loiola Biltegi Digitalak Deustuko Unibertsitateko eta Loiolako Santutegiko ondare bibliografikoa kontsultatzeko aukera ematen du. Zientziaren eta humanitateen historiarako balio kalkulaezina duten lanak Interneten modu librean eskuragarri egotea baimentzen du.
Biltegian bilaketak egiteko bi modu daude: Océanoren bilaketa interfazetik edo Biltegiaren orrialde propiotik.
Bilaketak bilaketa-kutxaren edo "Descubre" izeneko menuaren bidez egin daitezke. Bestalde, digitalizatutako azken liburuak zuzenean kontsulta daitezke.