Dialnet (Euskaraz): Hasiera

Unibertsitatetik kanpo egonez gero baliabide elektronikoetara sarbidea

Ongi etorri Dialnet-i buruzko Libgidara!

Zer da Dialnet?

Dialnet literatura zientifiko hispaniarreko atari bibliografiko handienetako bat da, kalitatezko informazioa bilatzeko tresna garrantzitsua.

Bere helburu nagusia hispaniar eta portugaldar eremuko zientzia eta aditu edukiei ikusgarritasun handiagoa ematea da, eta batez ere Giza Zientzien, Zientzia Juridikoen eta Gizarte Zientzien arloetan zentratzen da.

Errioxako Unibertsitateak sustatuta eta babestua, gaur egun unibertsitate arteko lankidetza-proiektu handi bat da, dokumentu-baliabide eta zerbitzuak biltzen dituena, literatura zientifikorako sarbide librean erreferente izateaz gain.

Zer dokumentu mota biltzen ditu?

Datu-base honek aldizkariak eta aldizkarietako artikuluak barne hartzen baditu ere, monografia kolektiboen kapituluak, doktore-tesiak, liburuak, aipamen bibliografikoak eta kongresu biltzarretako aktak ere biltzen ditu.

Dialnet Plus

Dialneten bertsio aurreratua da, eta balio erantsiko zerbitzuetarako sarbidea dakar, honako hauek nabarmentzekoak:

  • Bilaketak optimizatzea: dokumentuen bilaketa aurreratuak, tesiak eta kongresuak, egileen bilaketa, etab.
  • Emaitzak bistaratzea: egileen orriak (beste katalogo eta erreminta batzuetarako estekak, koautoreen hodeiak eta zuhaitz akademikoak bistaratzea)
  • Emaitzekiko lana optimizatzea: erregistroak hautatzea eta hainbat formatutan esportatzea, etab.

Dialnet Pluserako sarbidea instituzionala da eta UD erabiltzaile guztiak biltzen ditu.

undefined