Dialnet Metrikak garatzeko beta fasean dago, bere edukia kontsolidazio-prozesuan dago eta doikuntzak izan daitezke.
Aldizkariak atari honen analisiaren muina dira. Gizarte eta Giza Zientzien arloko argitalpenen estaldura ematen da, sei gai tematiko garrantzitsuen arabera:
Horietako bateren bat aukeratuz honela multzokatutako analisi bibliometrikoaren datuak sartu ahal izango ditugu:
Analisi hau bai egileei atxikitako jakintza arlotik eta baita beren jarduera garatzen duten unibertsitateen bidez ere lor daiteke.
Dialnet Metrikak hainbat irizpideren arabera ordenatu ditzakegun egileen zerrenda eskaintzeb digu (argitalpen kopurua, jasotako aipamen kopurua, etab).
Egileen izenean klik eginez atari honek eskaintzen dizkigun azterketa bibliometrikoko datu desberdinak ikusiko ditugu:
Ezagutza-eremuaren aukeraketatik iritsi gara azterketa honetara.
Eremu horretako jakintza arloen datu orokorretara sartuko gara, atxikitako ikertzaileetara, argitaratutako lanetara eta baita jasotako aipuetara ere.
Gainera, atariak aipamena egin duten lanen analisi bibliometrikoa azaltzen ditu, artikulu horiek argitaratu diren aldizkarien CIRC sailkapenean oinarrituta.
Azkenik, autoreen zerrendara eta Dialneten jasotako beren produkzio zientifikora sar gaitezke.