Dialnetek egile profilak sortzen ditu plataformako argitalpenak indexatu ahala. Gure Dialnet IDa ezagutzeko, gure egile-profila dagoeneko existitzen den bilatu behar dugu. hala bada, IDa profilaren URLaren amaieran agertuko da. Zehazki "codigo=" ondoren agertzen den numerazioa.
Dialnet Proiektuan Lankidetza Hitzarmena sinatu ondoren, Liburutegiak Deustuko egileak berrikusi, zuzendu, eguneratu eta bateratzeko prozesua hasi du. Lan hau oraindik martxan dagoenez, bikoizketak somatuz gero liburutegira jo behar da:
Dialneteko profilaren barruan, egilearen inguruko argitalpenen zerrendatik, banan-banan hautatu behar dira esportatu nahi ditugun erreferentziak, izenburuaren ondoko koadroan klik eginez. Hautatutakoan, argitalpenak berdez azalduko dira:
Hautapena egin ondoren, eskuineko menuan, "Hautaketa" sakatu eta "Bib Tex" aukeratu.
Sistemak "dialnet.bib" izeneko fitxategia deskargatuko du, Orcidera igo dezakezuna, adibidez.