Deustuko Unibertsitateko erabiltzaile guztiek Dialnet plataforman erabiltzaile kontua sortu ahal izango dute Dialnet Plusi dagozkion funtzionalitate batzuetara sartzeko. Horretarako, Dialneteko hasierako orriaren eskuinaldean topatuko dugun "Registrese" aukeran klik egin behar dugu.
Dialneteko erabiltzaile kontu hau posta elektroniko kontu instituzionalarekin lotzea beharrezkoa da, eta behar diren eremu guztiak bete behar dira.
Azkenik, izena emateko azken urratsean, gure intereseko gai bat edo gehiago aukera ditzakegu, arlo horretako Dialneten argitaratutako albiste guztien berri emateko mezu elektronikoa jasotzeko. Bere aldizkakotasuna hilerokoa da.
Erabiltzaileen erregistratutako kontua edukitzeak eta Deustuko Unibertsitatearekin lotura izateak, besteak beste, honako zerbitzu hauek ahalbidetuko dizkigu:
Horrez gain, Dialnet Plus eta tresnaren bertsio aurreratu honek eskaintzen dituen funtzionaltasun guztiak urrunetik sar gaitezke.
Erabiltzaile pertsonalaren saiora sartu orduko, Dialnetek gure izena eta lotura akademikoa identifikatuko ditu, eta gure kontuari dagozkion funtzioetara sartuko gara.