Dialnet Plusek atari honen barruan orrialde instituzional bat sortzeko aukera eskaintzen die Dialnet proiektuko erakunde laguntzaileei.Helburua erakunde horietako ikertzaile guztiek sortutako edukien ikusgarritasuna eta irisgarritasuna sustatzea da. Deustuko Unibertsitatea hauen artean dago.
Instituzio-informazio guztia atari honetako leku bakarrean biltzen da eta ondorengo blokeetan multzokatuta ageri da:
Dialnet hasierako "Kolaboratzaileak" ataleko "Kolaboratzaileak orri instituzionala" aukeran klikatuz erakunde laguntzaileen profiletara sar gaitezke.
UDarekin afiliatutako egileak bilatzeko eta haien informazio orrialdera sartzeko hainbat modu daude:
Atal honen bidez, gure Unibertsitatearen babesean argitaratutako azkenak azkar ikus ditzakegu, era berean, ondoko dokumentu edo kategorien inguruan bilduta: artikuluak, liburuak, tesiaren irakurketa, loturiko egileak eta artikulu propioak.
Atal honetan DUko Argitalpen Zerbitzuak argitaratu eta Dialneten aipatutako dokumentuak aurkituko ditugu. Liburuen (1) eta aldizkarien (2) zerrendak ikus ditzakegu.
Atal honetatik DUn irakurri eta Dialnet plataforman argitaratutako doktorego-tesiak ikus ditzakegu. Gainera, dokumentu hauek kokatzen lagunduko diguten funtzionalitate osagarri batzuk aplika ditzakegu:
DUk antolatutako eta Dialneten eskuragarri dauden kongresuen edizioak ikusi ahal izango ditugu. Era berean, erreferentzia hauek aurkitzen lagunduko diguten hainbat sistema izango ditugu:
Atal honetan DUko egileei buruzko estatistikak aurkituko ditugu, Dialneten identifikatutako egileen kopurua eta horien gai eta sail desberdinetan banatzen direnak.