Bilbao
Irakurgeletara sartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik lanpostu bat maileguan hartzea. Horretarako, Erreferentzia Gelako automailegu-makinara zein sarrerako mostradoreko terminalera joan eta sistemak adierazten dituen jarraibide errazei jarraitu.
Sistemak postu zehatz bat emango digu irakurketa-aretoen barruan, 4 ordurako. Mailegua egin ondoren, mezu elektroniko bat jasoko dugu emandako lanpostu-zenbakiarekin.
Garrantzitsua: gogoratu Liburutegitik irten aurretik ezinbestekoa dela lanpostua itzultzea automaileguko armairuan edo sarrerako mostradoreko terminalean.
Donostia
Irakurgeletara sartzeko, aldez aurretik Liburutegiko sarrerako informazio-mahaian galdetu behar da, eta bertan lanpostu bat emango zaizu.
Sistemak postu zehatz bat emango digu irakurketa-aretoaren barruan, 4 ordurako. Mailegua egin ondoren, mezu elektroniko bat jasoko dugu emandako lanpostu-zenbakiarekin.
Garrantzitsua: gogoratu Liburutegitik irten aurretik ezinbestekoa dela lanpostua itzultzea.
Zerbitzu hau erabiltzeko, erabiltzaileak jarraian zehazten diren mailegurako baldintzak onartuko ditu:
Océano-ko gure espazio pertsonaletik mailegua 2 orduz luzatzeko aukera dugu.
Mailegatutako baliabide kopurua
Ikaspostuen mailegua indarrean ditugun beste baliabideen mailegu kopurura batzen da, hala nola ordenagailu eramangarriak edo liburuak.
Erabiltzaile mota | Gehienezko baliabide kopurua |
Graduko ikasleak | 10 |
Graduondoko/doktoregoko ikasleak | 20 |
Liburutegiaren lagunak / Alumni | 10 |
Penalizazioak
Edozein baliabide (ikaspostu, liburu edo ordenagailu eramangarri) berandu itzultzearen ondorioz sortutako trabek baliabide guztien maileguari eragiten diote, edozein motatakoak direla ere.