Turismoari buruzko gida tematikoa: Aldizkariak

Logos para libros

Buscar en Océano Discovery Library

Unibertsitatetik kanpo egonez gero baliabide elektronikoetara sarbidea

Inprimatutako funtsak aurkitzea

Kontsultatu LibGida hau:

Aldizkariak

Océano-ren bidez Liburutegian eskuragarri dauden aldizkari inprimatuak kontsulta daitezke (Katalogoa):

Nahi den aldizkaria katalogoan aurkitu ostean, ohar informatiboak begiratu behar dira:

  • Último número en el expositor de revistas: jasotako azken zenbakia sarbide libreko bilduman egongo da.

Azken zenbakiak kontsultatzeko, aldizkariaren signatura idatzi eta sarrera libreko bilduman bilatu.

   

Aurreko zenbakiak eta sarbide libreko bilduman ez dauden gainerako aldizkariak biltegiko bilduman daude. Ale zehatz bat eskatzeko, Océano-n identifikatu eta gero, "Eskaera egin" botoia sakatu:

Argitalpenak eskaera-aukerarik ez badu, Mostradorean aurkituko duzun formularioa eskuz bete beharko da. Kontsultatu nahi den bolumenaren honako datuak bete beharko dira:

  • Signatura
  • Aldizkariaren izenburua
  • Urtea, bolumena, etab.

Océano-n aldizkari elektronikoak bilatu daitezke:

Hemendik, hainbat modutan Liburutegiko e-adizkariak eta edukien testu osoa eskura daiteke:

E-aldizkarien A-Z atalaren bidez. Bilaketak aldizkariaren izenburuaren arabera egin daitezke edo aldizkarien izenburuak alfabetikoki ere kontsulta daitezke

Bilaketa aurreratuan, “Dokumentu mota” goitibeherako menuan “Aldizkariak” aukeratuz

Bilaketa orokorreko kutxako goitibeherako menuan “Katalogoa” aukeratuz eta eskuineko alboko barraren filtroak erabiliz, “Baliabide mota”: Aldizkariak.

Artikulu zehatz bat bilatzen zabiltza?

Artikulua aldizkari inprimatu batean badago, bila ezazu Océano-n argitalpenaren izenburuaren bidez.

Elektronikoki eskuragarri dagoen artikulu espezifiko bat bilatu nahi baduzu, Océano-n bila dezakezu eta haren edukira sartu.

Artikulua aldizkari elektroniko baten badago, Océano-n "E-aldizkarien A-Z" atalaren bidez bilatu:

Gai bati buruzko artikulu ezberdinak bilatzen zabiltza?

Océano-n bilaketa orokor bat egin dezakezu eta emaitzak “Baliabide mota” arabera iragazi "Artikuluak" aukeratuz.

Era berean, bilaketa bat egin dezakezu hasierako bilaketaren goitibeherako menuan “Artikuluak eta gehiago” aukeratuz.

Datu-base batzuek testu osora sarbidea duten artikuluak eskaintzen dituzte. Liburutegiak harpidetutako datu-baseak kontsulta daitezke A-Z Datu-baseak menuan: