Talde Lanerako Gelak: Erreserba egindakoan

Erreserba egindakoan

Erreserba egindakoan:

  1. Gelako materiala (giltza, errotuladorea eta ezabagailua) jasotzeko sarrerako mostradorera jo
  2. Erreserba egin duenak bere gain hartzen du erabilera-arauak betetzeko erantzunkizuna

Erreserbak luzatzea

Erreserba bakarra egin daiteke egun bakoitzeko.

Denbora gehiago behar izanez gero, erreserbaren muga-ordua amaitu baino 15 min. lehenago, Sarrerako mostradorera joan behar duzu. Gelaren bat libre baldin badago, Liburutegiko langileek beste erreserba bat egin ahal izango diote hala eskatzen duen taldeari.

Puntualitatea

  • Materialak jaso eta itzultzeko orduan, ezinbestekoa da garaiz ibiltzea
  • Dagokizun orduan agertu ezean, 15 minutu pasa ondoren erreserba bertan behera geldituko da eta gela beste talde bati utzi ahal izango zaio
  • Hala ere, errespetuz jokatu! Gela ez baduzue erabili behar, erreserba ezeztatu, mesedez, beste batzuek erabiltzeko aukera izan dezaten