Talde Lanerako Gelak: Erabilera arauak

Kontutan izateko

TLGak irakaslek eskatutako talde-lan akademikoak egiteko baino ez dira.

Ez dira bakarka ikasteko gelak!

Ezin izango da bideokonferentziarik egin tutoretzak edo lan-elkarrizketak egiteko erabili

Gelaren erreserban izena eman dutenak bakarrik egon daitezke bertan

Ez hitz egin altuegi, beste taldeak molestatuko baitituzu

Liburutegiko beste guneetan bezala hemen ere, debekatuta dago jatea, edatea eta mugikorra erabiltzea

Ezin da Gelatik atera, ikasteko materiala barruan utzita, 15 minutu baino gehiago

Ondo zaindu eskura dituzuen baliabide eta altzariak.

Gelan sartzean zerbait hondatuta topatuz gero, Liburutegiko langileei jakinarazi behar zaie.

Gela topatu nahiko zenukeen bezala utzi!