Mendeley (Euskaraz): Mendeley Web

Mendeley Web

Erdiko aldean bilaketa-kutxa dago, aplikazioaren datu-baseko artikuluak norberaren liburutegira gehitzeko aukera ematen duena, eta goiko aldean eremu hauetarako sarbidea dago:

  1. Bilaketa-kutxa: Mendeleyren barne-datu-baseko erreferentzia bibliografikoen bilatzailea
  2. Library:  gure erreferentzia bibliografikoen bilduma. 
  3. Erabiltzailea: zure erabiltzaile-izenean klikatuz gero, zure profilera eta bistaratzen den menuko beste hainbat aukeratara sar zaitezke.

Página de inicio Mendeley Web

Orri nagusitik egindako bilaketa batek emaitzen orrira eramango gaitu. Honako atal nagusiak daude ikusgai:

  1. Emaitza kopurua.
  2. Datuak ordenatzeko aukera: garrantzitsuenak (most relevant), berrienak (most recent), aipatuenak (most cited).
  3. Ezkerraldeko zutabean, emaitzak irizpide hauen arabera iragazi daitezke: Urtea, Dokumentu mota, Argitalpena, Egilea eta Sarbide mota.
  4. Emaitzen zerrenda, erregistro bakoitzaren xehetasunekin.
  5. Sarbide irekirako esteka, aukera hauekin: Liburutegira gehitzea / PDFa deskargatzea.
  6. Liburutegira gehitzea / PDFa deskargatzea / Antzeko dokumentuak ikustea.
  7. Erreferentzia bakoitzak jasotako aipu eta irakurle kopuruari buruzko informazioa. 

Web Katalogoa Mendeley erabiltzen dutenen liburutegi pertsonaletan gehitutako erreferentzia guztien bilduma da. Mendeleyra gehitutako erreferentziak modu anonimoan batzen zaizkio katalogoari, betiere erreferentzia bakoitzaren erregistroaren amaieran "Share this reference anonymously with Mendeley Web Catalog" laukitxoa markatzen badugu.

Library atalean baliabide elektronikoetatik inportatu ditugun erreferentzia bibliografikoen bilduma gordetzen da; datu-baseetatik, aldizkarien atarietatik, liburu elektronikoetatik, katalogoetatik, etab. inprotatutako erreferentziak.

Library atala hiru zutabetan banatuta dago eta honako aukera hauek eskaintzen ditu:

  1. + Add references: Erreferentzia bat edo gehiago gehitzeko aukera ematen du
  2. Erreferentziak parametro jakin batzuen arabera sailkatza eta bistaratzea ahaldidetzen du: gehitu berriak, irakurri berriak, gogokoenak, nire argitalpenekoak,bildumetan ez daudenak, bikoiztutakoak& eta paper-ontzikoak
  3. Collections: gure bildumak sortzeko eta kudeatzeko aukera ematen du
  4. Groups: taldeak sortzeko eta kudeatzeko aukera ematen du
  1. Sync: liburutegia sinkronizatzeko aukera ematen du
  2. Gure erreferentziak bilatzea eta egile edo etiketen araberako iragazkiak ahalbidetzen ditu
  3. View: liburutegia bistaratzeko modua pertsonalizatzeko aukera ematen du
  4. Erreferentzien zerrenda. Erreferentzia guztien zerrenda bistaratzen da bertan
  5. Erreferentziak aukeratu eta gogoko gisa markatu
  6. Erregistro osoa: Dokumentuetan xehetasunak eta oharrak gehitzeko eta bistaratzeko aukera ematen du

Mendeley Reference Manager

Erreferentziaren bat aukeratzean, antolatzeko eta esportatzeko aukera gehiago zabaltzen dira.