Mendeley (Euskaraz): Erreferentziak inportatu/esportatu

Erreferentziak inportatzea

Mendeley-k aukera ematen digu kudeatzaile honen erabiltzaileek gordetako erreferentzia guztietatik osatutako katalogo orokorrean erreferentziak eta dokumentuak bilatzeko.

Emaitzen orrian, erregistro bakoitzak "+Add to library" aukera erakusten du. Bertan klik eginez automatikoki gehituko da erregistroa gure liburutegia:

Mahaigaineko bertsioarekin lan egiten ari bagara, goiko "Tools" --> "Search for articles online" menutik sar gaitezke Mendeleyren bilatzailera:

Mendeley-k BibTeX, RIS eta EndNote XML fitxategiak inportatzeko aukera ematen duenez, oso erraza da beste kudeatzaile bibliografiko batzuetatik erreferentziak migratzea (esaterako, EndNote, RefWorks edo Zotero-tik):

Mendeleyk aukera ematen du gure ordenagailuan gordetako PDFak zuzenean gehitzeko. Horretarako modurik errazena arrastatzea eta Desktop erdialdean askatzea da. Erreferentzia bibliografikoa automatikoki sortzen da pdf-aren metadatuetatik abiatuta.

"Add references --> Import file(s)" aukerarekin ere gehitu daiteke.

Mendeley-k aukera ematen du Web Importer plugina erabiliz erreferentziak zuzenean inportatzeko. Aldez aurretik instalatuta izan behar da:

Erreferentziak PDFa eskuragarri badu, gure liburutegi pertsonalera gehituko da da. Bestela, "PDF no encontrado" adieraziko du, eta, beraz, bilatu eta eskuz gehitu beharko dugu.

Erreferentziak eskuz ere gehi daitezke. "+ Add references" → "Add reference manually" klikatuz:

Dokumentu-mota hautatu behar dugu eta horren arabera dagozkion datuak gehituko ditugu. Aldi berean, identifikatzaile bat sar dezakegu (ArXivID, DOI, PMID edo ISBN) erreferentzia baten eremuak osatzen saiatzeko.

Mahaigaineko bertsioan Watched Folder izeneko karpeta bat konfiguratzeko aukera dago. Aukera horri esker, karpeta bat izenda dezakegu gure ordenagailuan, karpeta horri pdf-ak gehitzen dizkiogun bakoitzean Mendeleyra berehala igo daitezen, bai pdf-a bai erreferentzia bibliografikoa.

Erreferentziak esportatzea

Mendeley-k erreferentzien fitxategiak sortzeko aukera ematen du, beste kudeatzaile bibliografiko batzuetara esportatzeko. Horretarako, lehenik eta behin, esportatu nahi diren erreferentziak hautatu behar dira. Mahaigaineko aplikaziotik, urrats hauek jarraitu behar dira:

  1. "File" atalera joan
  2. "Export All" aukeratu
  3. Fitxategi mota aukeratu: BibTeX, RIS edo EndNote XML

Mendeley Web-etik, esportatu nahi diren erregistroak hautatu:

  1. Behealdean, "Export" hautatu
  2. Fitxategi mota aukeratu: BibTeX, RIS, Microsoft Word XML edo EndNote XML