Mendeley (Euskaraz): Gure ikerketa antolatu

Dokumentuak

Gure liburutegian dagoen erreferentzia bati dokumentu bat gehitzeko (adibidez, PDF bat), 'Files' aukerako '+' ikonoa sakatuko dugu erreferentziaren metadatuen eremuan, eta, ondoren, ordenagailuan dagokion fitxategia hautatuko dugu.

Erreferentzia bati fitxategi bat baino gehiago gehitu dakioke.

Erreferentzia batek atxikitutako dokumenturik badu bere ondoan ikono bat agertuko da.

Pdf bat gehitzen dugunean, puntu urdin bat agertuko zaigu, eta puntu horrek esango digu oraindik ez dugula ireki. PDFan sartzen garenean puntu hori desagertu egingo da.

Mendeley-k PDFak ikusteko bisore propioa dauka, gure Liburutegira gehitutako PDFak editatzeko aukera ematen duena. Aukera hauek eskaintzen ditu:

  1. Testua kolore ezberdinez azpimarratzea
  2. Testuan oharrak sortzea
  3. Dokumentuaren ohar orokorrak sortzea
  4. Testuaren barruan bilaketak egitea

Oharrak "Annotations" atalean gordeko dira. Erantsitako oharrak dituen PDFaren bertsio bat deskarga dezakegu. Horretarako, "Download with annotations" aukera hautatuko dugu:

Notebook tresnak ohar-blok integratu gisa funtzionatzen du, gure liburutegi pertsonaleko PDF artxiboetan egindako ohar eta iruzkin guztiak bildu, antolatu eta kudeatzeko.

Notebook erreminta bi modutara ireki dezakegu:

  • Ezkerreko alboko menutik, ohar-blokeko ikonoan klik eginda
  • Edozein erreferentzia indibidualetik

Orri berriak gehitzeko, pantailaren behealdean dagoen "+ New page" aukera hautatuko dugu.
Oharrak eskuz idatz ditzakegu zuzenean Notebook-en, edo testu-zatiak eta oharrak zuzenean sar ditzakegu gure liburutegiko PDFetatik.

Orrialde bakoitzaren eskuinaldean agertzen diren hiru puntuetan (⋮) klik eginez gero, hau egin dezakegu:

  • Behar ez dugu orria ezabatu
  • Orria .rtf formatuan deskargatu

Konexiorik gabe lan egin

Interneterako konexiorik gabe lan egin behar izanez gero, erreferentziak eta dokumentuak deskarga ditzakegu aldez aurretik, urrats hauek jarraituz:

  • "All references" edo deskargatu nahi dugun bilduma hautatu
  • 3 puntutxoetan klik egin
  • Agertzen diren aukeren artean, "Make available offline" hautatu

Sinkronizazioa

Bai mahaigaineko bertsioan bai web bertsioan, Mendeley automatikoki sinkronizatzen da, egindako aldaketa guztiak online eguneratuz. Eskuz ere sinkroniza daiteke, pantailaren behekaldean, ezkerretara, zirkulu bat osatuz dauden bi gezien botoia sakatuz. Kurtsorea sinkronizazio-botoitik pasatuz gero, azken sinkronizazioa noiz egin zen ikusiko da.

"Collections" atalari esker, bildumak sor ditzakegu gure erreferentziak antolatuta edukitzeko. Bilduma berri bat sortzeko "Create collection" hautatuko dugu.  

Bildumek aukera hauek eskaintzen dituzte:

  • Rename: bildumaren izena aldatu.
  • Make available offline: bilduma horretako erreferentzien kopia bat deskargatzen du, konexiorik ez dugunean haietara sartu eta haiekin lan egin ahal izateko.
  • Delete collection: bilduma ezabatzea.
  • Export as (BibteX, EndNote XML, Microsoft Word eta RIS): formatu jakin batean esportatzea, adibidez beste kudeatzaile bibliografiko batzuekin lan egiteko.
  • New Sub-collection: hautatutako bildumaren barruan azpi-bilduma bat sortzea.

Bildumei erreferentziak gehitzeko, erreferentziak aukeratu eta bildumetara arrastatu ditzakegu, edo "Organize" goitibeherako menuan "Add to Collection" aukera aukeratu:

Etiketek erreferentziak antolatzeko eta berreskuratzeko beste modu bat ahalbidetzen dute. Erreferentzia bakoitzaren xehetasun-panelean dagoen "Tags" eremutik gehitzen dira:

Gure erreferentziak etiketekin antolatu ondoren, etikera bera duten erreferentzia guztiak berreskuratu ahal izango ditugu, "Tags" filtroa erabiliz:

Gure erreferentzia gogokoenak markatu ditzakegu ezkerrean duten izar-ikonoa sakatuz:

Erreferentziak egilearen, urtearen, izenburuaren, iturriaren, erreferentzia gehitzen den dataren edota erantsitako fitxategiak dituzten edo ez dituztenen arabera ere antola daitezke:

"Duplicates" aukeraren bidez, Mendeleyk DOI bera duten erreferentzien zerrenda bat aurkezten digu, eta mantendu nahi ez ditugunak ezabatzeko aukera eskaintzen digu:

"Tools" --> "Check for duplicates" -etik ere sar gaitezke: