Cochrane Library (Euskaraz): Emaitzen orria

Dokumentu motak

Oinarrizko bilaketa bat burutzen badugu, emaitzen zerrenda bat lortuko dugu, erlaitzetan ikusiko ditugun dokumentu moten arabera egituratuta. Lehenengo erlaitza Cochrane berrikuspenei buruzkoa da:

Berrikuspen gehienak gaztelaniara itzulita daude, baina gainerako dokumentuen kasuan, gehienak ingelesez daude.
Egindako bilaketaren arabera, dokumentu askotan PICO terminoak ere ikusi ahal izango ditugu:

Emaitzak kudeatzaile bibliografikoetara esportatzea

Emaitzen zerrendatik, horietako bat edo gehiago hauta ditzakegu, eta, ondoren, “Exportar referencia/s seleccionada/s" klikatu:

Elkarrizketa-koadro bat ikusiko dugu, eta bertan, lehenetsita, "Texto sin formato" gisa gordetzeko aukera eskaintzen da. "RIS (EndNote)" eta "RIS (Reference Manager)" aukerak bateragarriak dira kudeatzaile bibliografiko nagusiekin (RefWorks, Zotero, Mendeley, besteak beste):

Horrela, fitxategi bat deskarga dezakegu, eta gero aukeratutako kudeatzaile bibliografikoan inportatu.

Oharra: metodo hau hainbat erregistro aldi berean esportatzeko gomendatzen da. Emaitza bakar bat esportatu nahi badugu Mendeley-ra edo RefWorks-era, gomendagarria da dokumentuaren erregistro xehatura sartzea, bertan zuzeneko esportaziorako aukera izango baitugu:

Filtroak

Emaitzen orrialde bakoitzean, pantailaren ezkerraldean iragazteko aukerak ikusiko ditugu.

Iragazkiak dokumentu motaren arabera aldatzen dira (aukeratutako emaitzen erlaitzaren arabera), baina ia beti argitalpen-dataren eta gaien arabera iragazteko aukera ikusiko dugu. Berrikuspenen kasuan, aukerak zehatzagoak dira.

Emaitzen antolamendua

Emaitzak lehenetsita daude, garrantziaren arabera ordenatuta. Lehenengo emaitzaren gainean, irizpide hori aldatzeko eta izenburuaren edo argitalpen-dataren arabera ordenatzeko aukera ikusiko dugu: