Cochrane Library (Euskaraz): Erregistro xehatua

Erregistro xehatua

Emaitzen zerrendako dokumentu batean klik eginda, haren erregistro xehekatura iritsiko gara. Berrikuspenen kasuan, testu osoan daude eskuragarri.

  1. Atal guztiak zabaldu edo hedatu, edo kontsultatzeko interesa dugun guztiak bakarrik.

  2. Berrikuspenaren atal guztiak ingelesez daude eskuragarri. Gainera, itzulpenak eskuragarri daudenean, atal bakoitzeko hizkuntzak adierazten dira (berrikuspen asko partzialki baino ez daude itzulita).

  3. Dokumentuaren egitura. Itzulita ez dauden atalek "en" aipamena dute eskuinean.

  4. Berrikuspena testu osora deskargatzeko aukerak PDF formatuan (ingelesez), eta "Citar esta revisión", Mendeley edo RefWorks-era zuzenean esportatzea ahalbidetzen duena, gero kudeatzaile horretara inportatu behar den fitxategi bat deskargatu beharrik gabe.