Aranzadi Instituciones (Euskaraz): Emaitza orokorrak

Hasierako pantailan bilaketa orokor bat egiten denean, lortutako emaitzen dokumentu-zerrenda bat eskaintzen da:

  1. Hasiera batean, emaitza horiek dokumentu motaren arabera ordenatuta agertzen dira eta ezin dugu ordena aldatu, baina bai hauta dezakegu pantailan agertzea nahi dugun edukia
  2. Emaitzetan, bilaketan erabilitako terminoak horiz nabarmenduta agertzen dira
  3. Erregistro bakoitzean, dokumentuaren testu osora sar gaitezke
  4. Eskuineko ikonoen bidez hurrengokoa egin daiteke:
  • Bilaketaren alerta bat sortzea
  • Emaitzen zerrenda osoa, lortutako dokumentu guztiak edo zerrendaren eta dokumentuen hautaketa inprimatzea, iruzkinak gehitzeko aukerarekin
  • Emaitzen zerrenda osoa, lortutako dokumentu guztiak edo zerrendaren eta dokumentuen hautaketa esportatzea, Word, PDF, HTML edo Excel formatuetan aukeratuz eta iruzkinak gehitzeko aukerarekin
  • Emaitzen orriaren testuaren tamaina handitu edo txikitu

Emaitzen orrian, ikuspegi orokorra denez, ez daukagu aukera askorik emaitzak iragazteko eta, horrela, egindako bilaketa gehiago zehazteko:

  1. Ezkerrean, egindako bilaketaren arabera dauden dokumentu motak agertzen dira, eta interesatzen zaigun dokumentu mota hautatuta, dokumentu mota horri dagozkion iragazki berriak erakutsiko dira
  2. Hasierako zerrendaren gainean, lortutako emaitzen barruan beste bilaketa bat eginez murriztu daiteke, “Filtrar resultados” botoiarekin