Aranzadi Instituciones Thomson Reuters erakundearen legegintzari, jurisprudentziari eta bibliografia juridikoari buruzko datu-basea da, eta informazio juridikoaren behar guztiak bete nahi dituzten profesionalei zuzenduta dago. Egunero eguneratzen da eta Legerian estaldura dauka; 1930az geroztik erreferentziatua eta 1978az geroztik testu osoan, eta Jurisprudentzian, 1979tik aurrera.
Datu-baseak honako eduki nabarmen hauek ditu:
Aranzadi Instituciones-ek sarbide bakarra du DU-k kontratatutako lizentzia guztietarako.
Datu-base honetan sartu eta nabigatzeko, lehenik eta behin, erakunde-erabiltzailearekin eta -pasahitzarekin identifikatu beharko gara, eta, behin Aranzadiko datu-basean gaudenean, beharrezkoa izango da “continuar” aukeraren bidez egitea. Horrela, erabiltzaile-izen eta gakoa berriro idatzi beharrik gabe, datu-base honen funtzionalitate guztietara sartuko gara.
Saioa amaitzen dugunean, "Salir" sakatuz itxi behar dugu. Nabigatzailearen fitxa edo leihoa soilik ixten badugu, gure erabiltzaile-saioa ordu erdi gehiagoz egongo da irekita, sarbide-lizentzia bat blokeatuta.