Hasierako pantailatik datu-basean dauden dokumentu guztiak bila daitezke.
Bilaketak modu globalean egiten dira, erabiltzen ditugun bilaketa-terminoek duten informazio guztia berreskuratuz.
Informazio-premien arabera, hasierako pantailatik hainbat bilaketa motatara sar gaitezke: bilaketa orokorra bera, bilaketa lagundua edo interesatzen zaigun dokumentuaren araberako bilaketak.
Edozein termino sartuko dugu bilaketa-kutxan, terminoen konbinazio bat edota gai jakin bat:
Bilaketa-kutxan terminoak idaztean, dokumentuak eta bilaketa-terminoak iradokitzen dira.
Bilaketa globaletik eskuragarri dagoen bilaketa lagunduaren bidez, hainbat aukera konbinatu daitezke, gure bilaketa zehaztu ahal izateko, terminoak eta/edo kontzeptuak barne hartuz edo baztertuz:
Pantailaren ezker aldean agertzen diren iragazkien bidez bilaketa mugatzea posible da, eduki-zerrenda baten bidez.
Bilatu nahi dugun eduki mota hautatu ondoren, bilaketa-modu berri bat agertuko da eta emaitzen pantailan iragazki berriak aurkeztuko dira.
Aranzadi Instituciones-en bilatzeko posible den eduki-zerrendaren ondoren, Legalteca zerbitzuaren esteka bat aurkezten da. Liburutegiak gai honi buruzko Libgida bat du:
Datu-base horretara A-Z Datu-baseen orrian jasotako estekaren bidez sartzea posible da: