Aranzadi Instituciones legegintzari, jurisprudentziari eta bibliografia juridikoari buruzko datu-basea da, eta informazio juridikoaren behar guztiak bete nahi dituzten profesionalei zuzenduta dago. Egunero eguneratzen da eta Legerian estaldura dauka; 1930az geroztik erreferentziatua eta 1978az geroztik testu osoan, eta Jurisprudentzian, 1979tik aurrera.
Datu-baseak honako eduki nabarmen hauek ditu:
Aranzadi Instituciones-era sartzeko, webgunean dagoen Datu-baseen A-Z estekaren bidez egin behar da:
Unibertsitatetik kanpo sartzen bagara, posta instituzionalaren bidez identifikatzea eskatuko digu, eta behin barruan gaudela, Liburutegiak harpidetuta dituen dokumentu guztietara sartzeko aukera izango dugu. Ez da beharrezkoa kontu propio bat sortzea edo instituzionalarekin identifikatzea, sarbidea Aranzadiko Dendara eta Legalteca-ra mugatuta dagoelako.