SCImago Journal & Country Rank-ek hainbat bilaketa mota egiteko aukera ematen du:
Journal Rankings orrialdetik iragazkiak hautatu eta konbina daitezke:
Aldizkarien zerrendak honako datu hauek erakusten ditu, aldizkari bakoitzeko: dokumentu mota, SJR, H indizea, dokumentu-kopurua, erreferentzia-kopurua, aipu-kopurua, aipa daitezkeen dokumentuen kopurua, dokumentu eta herrialde bakoitzeko erreferentziak.
Lortutako emaitzen zerrendak honako irizpide hauen arabera ordena daitezke.
Aldizkari baten izenburuaren gainean klikatuz gero, bere erregistro osora sartuko gara.
Country Rankings orrialdetik iragazkiak hautatu eta konbina daitezke:
Herrialdeen zerrendak honako datu hauek erakusten ditu, herrialde bakoitzeko: dokumentu-kopurua, aipa daitezkeen dokumentuen kopurua, aipu-kopurua, norberak bere lanei egindako aipuen kopurua, dokumentu bakoitzeko aipuak eta H indizea.
Lortutako emaitzen zerrendak honako irizpide hauen arabera ordena daitezke.
Herrialde baten izenaren gainean klikatuz gero, bere erregistro osora sartuko gara.