Zer da SCImago Journal Rank?
Argitalpen zientifikoen kalitatea neurtzeko faktore bat da, argitalpen bakoitzak lortutako aipu-kopuruan oinarritzen dena. Indize hau kalkulatzeko, aldizkari batek jasotako aipuak kontabilizatzen dira, aipu horien iturri diren aldizkarien garrantzia edo prestigioa neurtuz.
Nola kalkulatzen da?
SJR adierazleak 3 urteko epean aldizkariek jasotako aipu-kopurua kalkulatzen du, garrantzi handiagoa emanez ospe handiko aldizkarietatik datozen aipuei (hau da, zitazio-tasa altua eta auto-zitazio-tasa baxua dutenei). Horretarako Google PageRank-en algoritmoa erabiltzen da.
Emaitzen pantailan, aldizkariaren izenaren gainean klik egingo dugu fitxa osoa ikusteko
Compare sources aukeran klik egingo dugu, aldizkariaren SJR balioaren bilakaera erakusten duen grafikoa ikusteko, eta beste 10 aldizkarirekin ere aldera dezakegu:
Informazioa taula moduan ere ikus dezakegu: