SJR. SCImago Journal & Country Rank (Euskaraz): Aldizkari baten posizioa: kuartilak

Kuartilak SCImago Journal & Country Rank-en

  1. Kontsultatu nahi dugun aldizkaria aurkitu ondoren, aldizkariaren izenburuaren gainean klik egingo dugu, bere datu zehatz guztiak ikusteko.

  2. Subject area and Category atalean ikus dezakegu aldizkaria zenbat kategoriatan indexatuta dagoen. Adibide honetan, bi gai-arlo desberdin esleitu zaizkio.

  3. Quartiles atalean, taula moduan eta kolore bidez, aldizkaria urtero zein kuartiletan dagoen erakusten da, dagokion gai-arlo bakoitzean:

  • Q1 = Berdea
  • Q2 = Horia
  • Q3 = Laranja
  • Q4 = Gorria

  1. Gure aldizkariak kategoria jakin baten barruan zein posizio duen jakin nahi badugu:

  • Aldizkariari buruzko orrian, kontsultatu nahi dugun kategoriaren gainean klik egingo dugu.
  • Journal Rankings atalean sartuko gara, eta kategoria horretan indexatutako aldizkari guztien artean gure aldizkariak duen posizioa ikusiko dugu. Adibide honetan, 77tik 5.