Bilaketa bat egin ondoren, emaitzen zerrendan klik egingo dugu aldizkari baten izenburuan, erregistro osora sartzeko.
SCImago Journal & Country Rank-ek, SJR-az gain, honako informazio bibliometriko hau eskaintzen du aldizkari bakoitzeko:
Aldizkari baten H indizeak gutxienez h aipu jaso dituen aldizkari horren artikulu kopurua adierazten du.
Adibidez, hurrengo aldizkariak h 106 indizea du, gutxienez 106 aipu dituzten 106 artikulu argitaratu dituelako (hau da, 106 artikulu, gutxienez 106 aipurekin).
Erlazionatutako aldizkariak
"Find similar journals" kutxatxoan kontsultatzen ari garen aldizkariaren antzekoak iradokitzen dira. "Options" botoia sakatuz gero, kuartilen, herrialdeen eta gaien arabera iragazi ahal izango dugu.
Aipuak/auto-aipuak guztira
Aurreko hiru urteetan aldizkari jakin batean argitaratutako dokumentuek jasotzen dituzten aipuen eta auto-aipuen* guztizko kopuruaren bilakaera.
*Aldizkari horretan bertan argitaratutako dokumentuei egin zaizkien aipuak dira auto-aipuak.
Aipuak dokumentu bakoitzeko
Aurreko bi, hiru eta lau urteetan aldizkari jakin batean argitaratutako artikuluek dokumentu bakoitzeko jasotzen dituzten aipuen batezbestekoaren bilakaera.
Kanpoko aipuak dokumentu bakoitzeko/Aipuak dokumentu bakoitzeko
Aurreko hiru urteetan aldizkari jakin batean argitaratutako artikuluek jasotzen dituzten dokumentu bakoitzeko aipuen eta dokumentu bakoitzeko kanpoko aipuen (auto-aipurik gabe) guztizko kopuruaren bilakaera.
Nazioarteko elkarlanaren portzentajea
Grafikoak herrialde bateko baino gehiagoko ikertzaileek sinatutako dokumentuen portzentajea erakusten du.
Aipa daitezkeen/Aipatu ezin diren dokumentuak
Grafikoan, aurreko hiru urteetan aldizkari batean argitaratu diren eta aipa daitezkeen dokumentuen (ikerketa-artikuluak, hitzaldiak eta erreseinak) eta aipa ezin daitezkeen dokumentuen zerrenda agertzen da.
Aipatuak izan diren/izan ez diren dokumentuak
Aurreko hiru urteetan gutxienez behin aipatu diren dokumentuen kopurua erakusten du, eta baita aurreko hiru urteetan aipurik jaso ez duten dokumentuen kopurua ere.