SJR. SCImago Journal & Country Rank (Euskaraz): Herrialde bati buruzko informazio gehiago

Herrialde bati buruzko informazio gehiago

Country Rankings atalean, emaitzen zerrendan klik egingo dugu herrialde baten izenaren gainean, herrialdearen erregistro osora sartzeko.

SCImago Journal & Country Rank-ek informazio bibliometriko hau eskaintzen du herrialde bakoitzeko:

  • Herrialdearen H indizea
  • Dokumentu-kopurua
  • Aipu-kopurua
  • Aipuen batezbestekoa dokumentu bakoitzeko
  • Beste adierazle bibliometriko batzuk

Beste adierazle bibliometriko batzuk

Aipa daitezkeen dokumentuak

Grafikoan, aurreko hiru urteetan herrialde batean argitaratu diren eta aipa daitezkeen dokumentuen (ikerketa-artikuluak, hitzaldiak eta erreseinak) eta aipa ezin daitezkeen dokumentuen zerrenda agertzen da.

Kanpoko aipuak

Grafikoan, aurreko hiru urteetan herrialde jakin batean argitaratutako dokumentuek jasotako kanpo-aipuen (auto-aipurik gabe) eta auto-aipuen zerrenda erakusten da.

Aipa daitezkeen / ezin daitezkeen dokumentuak

Grafikoan, aurreko hiru urteetan herrialde batean argitaratu diren eta aipa daitezkeen dokumentuen (ikerketa-artikuluak, hitzaldiak eta erreseinak) eta aipa ezin daitezkeen dokumentuen zerrenda agertzen da.

Gai-arloen araberako dokumentuak

Scopus-ek proposatutako 27 kategoria tematikoetako bakoitzak urteko daukan ekoizpen nazionala erakusten du:

Eskualde mailako ekarpenaren %-a 

Herrialde batek eskualde mailan argitalpen zientifikoak ekoizteko egiten duen ekarpen erlatiboa

Mundu mailako ekarpenaren %-a 

Herrialde batek mundu mailako argitalpen zientifikoak ekoizteko egiten duen ekarpen erlatiboa

Aipua jaso duten/jaso ez duten dokumentuak

Herrialde jakin batean aurreko hiru urteetan gutxienez aipu bat jaso duten dokumentuen kopurua erakusten du, eta baita aurreko hiru urteetan aipurik jaso ez duten dokumentuen kopurua ere.

Nazioarteko elkarlanaren portzentajea

Grafikoak herrialde bateko baino gehiagoko ikertzaileek sinatutako dokumentuen portzentajea erakusten du.  

Kanpoko aipuak / Auto-aipuak

Aurreko hiru urteetan herrialde jakin batean argitaratutako dokumentuek jasotako kanpoko aipuen eta auto-aipuen kopuruaren bilakaera.