SJR. SCImago Journal & Country Rank (Euskaraz): Viz Tools

Viz Tools

Compare

Tresna honek aukera ematen du argitalpenak eta herrialdeak konparatiboki aztertzeko, taula grafiko batean irudikatutako adierazleak erabiliz. Gehienez 6 herrialde edo argitalpen aldera daitezke, eta horien analisi konparatiboa errazten duten adierazle batzuk erakusten dira.

Shape of Science

Informazioa bistaratzeko proiektu bat da, eta aldizkarietako aipuetan oinarrituta zientziaren egitura erakustea du helburu. Horretarako, SCImago Journal & Country Rank-en adierazle bibliometrikoez elikatzen da.

Subject Bubble Chart

Tresna honek aukera ematen du grafikoak denbora errealean sortzeko, gure lehentasunetan oinarrituta.

Herrialde bat hauta dezakegu, bi urteko epe bat (1999tik aurrerakoa) eta grafikoaren ardatzetan eta burbuiletan bistaratu nahi ditugun adierazleen multzoa (dokumentuak, aipa daitezkeen dokumentuak, aipuak, auto-aipuak, dokumentu bakoitzeko aipuak, H indizea edota aipatutako dokumentuen %-a).

World Report

Tresna honek informazio zehatza eskaintzen du mundu mailako ekoizpen zientifikoa edo zortzi eskualde geografiko handietako bakoitzeko ekoizpen zientifikoa aztertzeko, 1996-2017 urte bitarteko datuekin, 27 gai-arlo nagusi guztientzat edota horietako bakoitzarentzat.

Ematen diren adierazleak hauek dira: H indizea, dokumentuak, aipa daitezkeen dokumentuak, aipuak, auto-aipuak eta dokumentu bakoitzeko aipuak.

Era berean, txostenak modu grafiko batean erakusten du 1996-2017 urte bitartean adierazle hauek izan duten bilakaera: aipatutako eta aipatu gabeko dokumentuak, aipa daitezkeen eta ezin daitezkeen dokumentuak, sarbide irekian dauden lanen ehunekoa, aipuak eta auto-aipuak, herrialdearen araberako datuak eta gai-arlo eta -kategoria bakoitzerako produkzioa.

Country Graphs

Tresna honek indexatutako argitalpenen eta ekoizpen zientifikoaren banaketa erakusten du, herrialdeka. Daten, munduko eskualdeen eta gai-arloen arabera iragaz daiteke bilaketa.