Pantaila nagusitik honako hauetara sar gaitezke:
1- Historia
Kontsultatutako bilaketen, dokumentuen, kategorien eta obren historia kontsultatu ahalko da. Historiara sartu ahal izateko, aldez aurretik doako kontu bat sortu behar dugu eta plataforman identifikatuta egon.
2- Bilaketa-kutxa: kontsulta azkarrak egiteko
Idatzi zure bilaketaren terminoak, eta autoosatuak emaitzak iradokiko ditu: emaitza nagusia; bilaketa ohikoenak edo egindako bilaketarekin bat datozen beste dokumentu nabarmen batzuk. Arauaren artikuluaren arabera ere egin daiteke bilaketa, eta testu arauemaileak aurkitu.
3- Jurisdikzio-hautatzailea
VLex-ek lehenetsita bilatuko du hautatuta duzun jurisdikzioan edo jurisdikzioetan. Zure bilaketa beste jurisdikzio batean egin nahi baduzu, edo jurisdikzio bat baino gehiagotan, hautatu agertuko zaizun goitibeherako aukeretan. Egin klik “aplicar” aukeran, aldaketak gordetzeko. Orain, aktualitatearen hormak zein bilaketa errazeko barran egiten den edozein bilaketak aukeratutako emaitzei dagokien edukia erakutsiko dute.
Bilaketa aurreratuei esker, kontsulta konplexuagoak egin daitezke bilatu nahi dugun eduki zehatzari buruzko datu gehiago ditugunean. Adibidez, auzitegiak ezagutzen dituen epaien edo ebazpen-zenbakiaren kasuan.
Bilatzaile aurreratuak honako aukerak ematen ditu:
Sartzeko, ezkerreko menuan "Búsqueda avanzada" (Bilaketa aurreratua) hautatu.
Bilaketa mota horretan bilaketa-irizpide amankomunak daude, hala nola jurisdikzioa eta eduki mota. Horietako bat hautatu ondoren, bilatzaile aurreratuak beste bilaketa-irizpide batzuk eskaintzen ditu hautatutako irizpide amankomun bakoitzerako.
Nazioarteko inguruneetarako vLex-en funtzionalitateetako bat jatorriz beste hizkuntza batzuetan dauden edukiak bilatzea da. Horretarako, bilaketa aurreratuan, eskuinaldean, “Traducir términos de búsqueda” (Itzuli bilaketa-terminoak) aukera hautatu eta bilaketa egiteko erabiltzen ari garen terminoak zein hizkuntzatara itzuli nahi ditugun aukeratu.
Emaitzen orrialdeak bilaketa-irizpideak betetzen dituzten dokumentuak bistaratuko ditu hautatutako hizkuntzetan.
Gai jakin bat kontsultatu nahi badugu, bildumen arabera antolatutako eduki guztietara jo dezakegu (legeria, aldizkari ofizialak, hitzarmen kolektiboak). Gainera, Indizean nabigatzean, bilaketa-barra bat dago atal bakoitzean, bilatzen ari garena azkar aurkitzen laguntzen diguna.